Core

Gorputz-enborreko, pelbiseko eta gorputz-adarretako gihar-taldeei egiten die erreferentzia, eta bizkarrezurraren eta pelbisaren egonkortasunari eusteko xedea dauka. Egonkortasun orokorra lortu nahi da, gerri-pelbisaren egonkortasunean, kirol-entrenamenduan eta lesioen prebentzioan arituz. Honakoa ekarriko digu COREa egoera onean edukitzeak: hobeto banatuko da gorputzaren pisua, hobeto xurgatuko dira indarrak eta hobekuntza egongo da erantzun-indarren transferentzian.