Inicio > Fitness > Jarduera Espezializatuak > Bizkar Osasuntsua

Bizkar Osasuntsua

Pilates ariketa eta mugimendu fisikoko metodo bat da, gorputza luzatu, indartu eta orekatzeko diseinatua. Bere oinarriak dira kontzentrazioa, batasuna, kontrola, arnasa, zehaztasuna eta arintasuna. Isolatzen direnean, kontzeptu horiek ez dira bereziak, baina batera aplikatzen direnean, Pilates metodoa osatzen dute. Onurak:

  • biriken gaitasuna eta zirkulazioa handitzen da arnasketa sakon eta osasungarri baten bitartez;
  • indarra eta malgutasuna abdomenean eta bizkarreko giharretan;
  • muskuluen eta buruaren koordinazioa;
  • jarrera, oreka eta erdiko lerroaren indarra handitzen dira;
  • hezur-dentsitatea eta artikulazioen osasuna hobetzen ditu;
  • gorputzaren oreka eta kontrola mantentzen irakasten du;
  • arintasunean oinarritzen da, eta horregatik garatzen da erresistentzia.