Inicio > Fitness > Haur jarduerak > Haurrentzako Jiu-jitsua

Haurrentzako Jiu-jitsua

Ukipen-kirola da, batez ere lurrean gorputzez gorputz borrokatzeari fokatuta dagoena. Bertan, kiroleko prestakuntza fisikoa, prestakuntza emozionala eta jarrerari dagokion prestakuntza bilatzen dira, txikienen izaera irekiagoa, orekatuagoa, sendoagoa eta ziurragoa izatea eraginez. Jiu-jitsuaren praktikak taldean sartzen laguntzen die haurrei , baita gainerako haurrekiko harremanetan laguntzen ere, bizikidetzarako eta ezberdinen onarpenerako eszenatoki zoragarria eratuz, edota bi sexuen arteko elkarrenganako errespetuan kontzientziatuz, neskatilek eta mutikoek elkarrekin praktikatu baitezakete, naturaltasunez.