Inicio > UR ETXEA > Fisioterapia

Fisioterapia

Muskulu eta tendoietako lesioen, bizkarrezurreko patologien eta artikulazioetako patologien tratamendua eta prebentzioa. Fisioterapeuta hainbat tekniketan dago espezializatua:

  • Traumatologia: zaintiratuak, hausturen ondorioak, tendinitisa, muskulu-kontrakturak, zuntz-hausturak, lepoko minak, bizkarreko minak, lunbalgiak, lunboziatikoak, tortikolis, operazio ondoko funtzio-errekuperazioa…
  • Erreumatologia: artritis, artrosis, muskulu-patologia erreumatikoa, espondilitis…
  • Kirol-medikuntza: kirol-lesioen errekuperazioa, lesio baten ondoren kirol-jarduerara berriro egokitzea, bendaje neuromuskularra (Kinesiotaping)…
  • Geriatria: hezur eta giharren endekapenezko gaixotasunak, immobilizazio-denboraldi luzeen ondorioak…
  • Neurologia: hemiplegiak, nerbio-sistemaren endekapenezko gaixotasunak, erradikulalgiak, zefaleak eta migrainak…
  • Obstetrizia: erdiondoko ondorioen tratamendua, eta erdiaurreko hezur eta giharren sintomen tratamendua.
  • Linfa-sistema: edemen tratamendua, hanka nekatuak, lehen mailako eta bigarren mailako linfedemak mastektomien ondoren…

 ESKA EZAZU AURRETIKO ZITA 653 717 360 TELEFONO ZENBAKIRA DEITUZ